Makoto Integrala
Makoto Integral urte luzez jasotako irakaspenen eta ereindako esperientziaren emaitza da. Hain zuzen ere, giza gorputza, haren anatomia, fisiologia, mugimendua, energia-funtzionamendua eta ingurunea arretaz landu ostean sortu da.
Mirari Zubizarreta Larrañagak eta Vincent Stoelzaed-ek osatzen dute gure taldea.
Mirari Zubizarreta Larrañaga gorputzaren mugimenduan eta malgutasunean aditua da. 8 urte besterik ez zituenean jarri zen lehen aldiz harremanetan yogaren munduarekin. 16 urte zituenetik gorputzaren munduan aritu izan da: dantza profesionala, dantza garaikidea, balleta, yogaren hainbat adar (Hatha, Ashtanga, Iyengar…), gorputza lantzeko askotariko sistemak (aikido, qiqong, akrobazia, barre..), gizakiaren energia-sistemari lotutako ikasketak (shiatsu, Tailandiako masaje tradizionala, tui na eta bioenergetika). Horiez gain, ludohezitzailea da, eta konstelazio integratzaileetan prestakuntza du. Landareekiko interesa du, eta fitoterapian nahiz kosmetika naturalean lehen urratsak eman eta trebatu egin da.
Bere gorputz-lanen sortzailea da, eta, urte luzez landutako garapen fisiko eta energetikoaren ondorioz, gorputzarekiko sentsibilitate eta lotura handia du. Horri guztiari esker, gai da gorputzen irakurketa osoak egiteko.
Aipatutako guztiak lagundu egiten du anatomiaren oreka, mugimendua eta gorputzaren jarrera hobeto ulertzen eta gorputza-burua-emozioa unitatea aditzen.
Hainbat lekutan egin du lan, besteak beste, Katalunian, Andaluzian eta Euskal Herrian. Gaur egun, 2005az geroztik, Euskal Herrian bizi da. Bartzelonan, Madrilen eta Mexikon irakasle-lanak ere egin ditu.
Vincent Stoelzaed kiroletako fisioterapeuta eta prestatzaile fisikoa da ikasketaz. 1993an eta 1999an trebatu zen horietan, Belgikan. Belgikako Futbol Federazioak aitortu zion prestakuntza, eta hala, eliteko futbola ezagutu zuen, fisioterapeuta-lanetan. Oinarri-futboleko eta futbol erregionaleko entrenatzailea da. 20 urte zituela, aquafitness eta aquajogging eskolak ematen hasi zen. 27 urte daramatza askotariko adin eta mailatako pertsonei irakasten.
Ganten, 3 urtez prestakuntza jaso zuen Feng Shuin, Qi Gong terapeutikoan eta Bu Qin, TaiJi Wuxi Gongen, Qiren maneiuan oinarritutako sistema terapeutikoan eta hutsunearen indarrean, Shen Hongxun doktorearekin. Espainian, berriz, medikuntza txinatarra eta akupuntura ikasi zituen Li Ping-ekin, baita ekialdeko masajeak ere: Shiatsu Zen, Tailandiako masaje tradizionala, Tui Na eta osteopatia txinatarra. Energia hobeto eta xeheago ulertzeko asmoz, Belgikara itzuli zen, eta bioenergetika nahiz geobiologia ikasi zituen 2005 eta 2008 artean, Jean Claud Kay-rekin. Vincent Stoelzaed adimen emozionalean unibertsitate-aditua da, baita psikosomatikan eta egiturazko osteopatian ere. 2004an, Quantum SCIO bioerresonantzia-sisteman prestakuntza jaso zuen. Energiaren munduko eskarmentuari eta bizipenei esker, pertsonek nahiz lekuek jasandako manipulazio esoterikoak ezabatzeko gaitasuna du, baita karma-prozesuak abian jartzekoa ere.
2006tik lekuak, etxeak eta energia handiko tokiak harmonizatzen aritzen da. Ordutik, teknologia energetikoa garatu du, elikagaiak, pertsonak eta tokiak harmonizatzeko.
Arte martzialetan ere trebatuta dago. Aikido, Kung Fu, Krav Maga, Capoeira, Judo, boxeoa, borroka-eskrima eta Ninjutsu egin ditu. Defentsa pertsonaleko monitorea da eta Ninjutsu irakaslea.
Lan-munduan eskarmentu handia du; Belgikan, Andaluzian, Bartzelonan eta Euskal Herrian aritu izan da lanean. Madrilen, Bartzelonan eta Mexikon ere partekatu ditu bere ezagutzak.
Ezagutza, ulermen eta eskarmentu guzti hori bilduz sortu dugu Makoto Integral. Eskola bat baino gehiago da, zentro bat baino gehiago; areago, oreka fisikoa, emozionala eta energetikoa lantzeko leku bat da. Oreka eta ongizate handiagoa nahi duenari zuzenduta dago, baita gorputzaren, emozioen eta energien munduan trebatu nahi duenari ere. Horregatik guztiagatik, eskolak, kontsulta pribatuak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu, baita teknologia energetikoa ere.