Makoto Integrala
“Ongizate fisiko eta emozionala izateko aukera murriztu egiten da, baldin eta gorputz fisikoa eta bere energia ez badaude orekan”
Makoto izena Bushidotik dator. Bushido samurai gerlarien kode etikoa da, eta “gerlariaren bidea” esan nahi du. Kodeak 7 bertute jasotzen ditu: justizia, adorea, errukia, errespetua, ohorea, leialtasuna eta zintzotasuna. Zintzotasuna da, zehazki, Makoto, japonieraz.
Zintzotasuna egiaz hitz egitea eta jokatzea da; gezurrik ez esatea, iruzurrik ez egitea, ez lapurtzea eta tranparik ez egitea. Baina ez da hori bakarrik, harago doa: zintzotasunak besteekiko errespetua izatea eta erakustea dakar, baita nork bere buruaren osotasuna eta kontzientzia izatea ere.
Gure filosofia
“Elurrak ez ditu hausten sahatsaren adarrak”
Gure helburua
Ongizatea, gorputzaren oreka, malgutasuna, bizkortasuna, gorputzaren indarra, psikomotrizitatea, gorputzarekiko kontzientzia, ezagutza, ezagutza emozionala, autoestimua, osotasuna eta nork bere buruarekiko konfiantza hobetzea, ezagutza zientifiko modernoa eta antzinako zientzia enpirikoak uztartuz.
Gure ikuspegia
Giza gorputzaren ikuspegi zientifiko eta osoa dugu, burutik hasi eta oinetako hatz lodira arte. Hain zuzen ere ikuspegi horri esker, hiru dimentsioko pentsamendu analitiko zientifikoa saihesten dugu. Askotariko tresnak darabiltzagu, hala nola yoga aktiboa, barre yoga, full barre, arte martzialak, gorputz-tonifikazioa gorputzaren beraren pisuaz, full body training, full body flex, adimen emozionalaren lanketa dinamikoa, akupuntura, bioenergetika, biogeologia norbere ingurunea eta atseden-tokia orekatzeko… Horien bitartez, oreka orokor hobea lortzea da helburua. Gorputza multzo perfektutzat dugu, osotasuntzat, eta ez itsatsitako zati solteen baturatzat, puzzle bat bailitzan. Ez dago bururik gabeko gorputzik, ez dago pentsamendurik gabeko bururik, ez dago emoziorik gabeko bururik gorputzari eragiten ez dionik, ez dago nerbio-sistemarik eta odolik gabeko giharrik, ez dago energiarik gabeko odolik, ezta hemisferio bakardun garunik ere. Zientzia aplikatua. Ezagutza aplikatua.